+34 606 574 382 surfingzumaia@gmail.com

BIDEO ANALISIA ETA SURF ZUZENKETAK ONLINE

Surf entrenatzaile bat behar al duzu zure surfa hobetzen laguntzeko?

Zerbitzu hau maila ertaineko surflarientzat, maila aurreratukoentzat edo lehiaketetan aritzen diren surflarientzat eskaintzen dugu. Zerbitzu honekin zure surf-maila garatu, hobetu edo teknifikatzeko aukera izango duzu. Surfeko bideo guztiak online aztertu eta zuzenduko ditu Imanol Yeregi surflariak, eta ondoren zure surfaren azterketa osoa jasoko duzu hurrengo saioetan zure kabuz hobetzen hasteko.

Zure surfa munduko edozein lekutatik hobetu ahal izango duzu, entrenamendu zehatz batekin edo ariketa osagarriak dituen entrenamendu bat aukeratuz.

Zer egin behar da?

Oso erraza da! Hurrengo pausuak jarraitu:

1. pausua:

 ZURE BIDEOA GRABATU ETA PRESTATU

Surf egiten agertzen zaren bideo bat prestatu behar duzu, behekaldean aukeraturiko olatu kopuruarekin, 5, 10 edo 15 olatu. 

Saiatu kalitatezko irudiak bidaltzen, zoom egokiarekin eta, ahal bada, ikuspuntu desberdinetako irudiekin.

Garrantzitsua: bideoa soinurik gabe bidaltzea.

2. pausua:

ZURE BIDEOA BIDALI

Bideoa prestatu ondoren, kargatu klipa Wetransfer, Dropbox edo Drive-n eta bidali esteka gure helbide elektronikora: surfingzumaia@gmail.com

3. pausua:

BERRESPENA ETA ORDAINKETA

Aukeraturiko olatu kopuruak editatu eta bideoa behar bezala prestatu eta bidali duzunean, transferentzia bidez ordaindu beharko duzu.

Dirua jaso ondoren, zure surfaren zuzenketekin hasiko gara.

4. pausua:

ZURE BIDEO ANALISIA JASO

Zure bideoa aztertu eta zuzenketekin txosten bat bidaliko dizugu, horretarako, 5 laneguneko epea egongo da.

Bestalde, bideo-dei bat egin eta zure akatsak eta zuzendu beharrekoa pertsonalki komentatzeko aukera ere egongo da. 

TARIFAK

 5 Olatuko pack-a

 

Zure surf teknikaren analisia

Epe laburreko helbuak finkatu

35 €

10 Olatuko pack-a 

 

Zure surf teknikaren analisia

Epe laburreko helburuak finkatu

50 €

15 Olatuko pack-a 

 

Bideo-zuzenketa + Entrenamendu espezifikoa

Zure teknikaren azterketa

Epe laburreko helburuak finkatu

Materialen aholkularitza 

90 €

ABISU LEGALA

LEKUKO MAPA

Call Now Button