SURFING ZUMAIA BY IMANOL YEREGI
Imanol Yeregik toki ezberdinetan eta mundu mailako txapelketetan surfeatu izan du urte askotan zehar, eta surflari onenengandik ikasteko aukera izan du.
Gaur egun Euskal Surf Zirkuituko garailea da (2018) eta mundu mailako WQS txapelketan eta biran parte hartzen du.
Zumaian eta inguruan surflari gazteak trebatzeko eskola hau sortzea aspalditik zebilen Imanolen buruan bueltaka eta, azkenean, errealitate bihurtu da. Horrela uztartu nahi izan ditu Imanolek bere bizitza profesionala eta bere proiektu berria, Surfing Zumaia. Proiektu honekin, Imanolek dituen ezagutzak inguruko gazteekin partekatu eta horiei surfa hobetzen laguntzea du helburu. Modu honetan, gazte hauek dituzten ametsak egia bihurtzeko ibilbidean lagundu nahi die Imanolek.
SURFING ZUMAIAKO LAGUNAK
Zatoz gurekin modu dibertigarri eta seguruan surf egitera!
imanol
Proiektuaren sortzailea
jone
Proiektuaren administratzailea
Beñat
Surf, Bodyboard eta Paddle Surf irakaslea
ANA
Surf Camp-eko begiralea
mirari
Surf Camp-eko begiralea
emma
Surf Camp-eko begiralea