surfing zumaiako LAGUNAK
imanol
Surfing Zumaia proiektuaren sortzailea
Goi mailako surflaria izateko ahalegin handia egin behar da, baina niretzat prozesu guzti hori plazera izan da. Aitarekin hasi nintzen surfean 6 urte besterik ez nituenean, eta betidanik izan dut harreman berezia itsasoarekin. Badut beste zaletasun bat ordea, aitonak erakutsitakoa; olagarroak harrapatzea. Zumaiako ohitura berezi bat da, eta hona etortzen bazarete, nik erakutsiko dizuet non probatu dezakezuen herrian hain famatua den olarro zopa. Kirolari gisa Zarauzko hondartzan hezi naiz, eta bertan izan nuen Aitor Francesena Gallorekin edo Ibon Amatriainekin entrenatzeko aukera. Gaur egun, surf eskola propioa zabaldu dut, eta kirol honek niri eman didan guztia erakutsi nahi diet niregana entrenatzera etortzen diren guztiei.
jone
Proiektuaren administratzailea
Nire bizitzak itsasoarekin lotura handia du txikitatik. Aitak erakutsi zidan surfean, eta 9 urte nituenetik Itzurungo hondartzan nahiz Zarauzkoan ibili naiz surf egiten. Haur Hezkuntzako irakaslea naiz, eta aisialdiko koordinatzailea eta begiralea ere banaiz. 11 urte baino gehiagoko esperientzia dut haurrekin lanean, eta gure surf eskolako Surf Camp-eko koordinatzailea eta begiralea naiz. Surf Camp-ean lanean aritzeaz gain, eskolako administratzaile gisa ere egiten dut lan. Surfing Zumaia eskolara etortzen diren bezeroei arretarik onena eta esperientzia ahaztezinak bizitzeko aukera ezberdinak eskaini nahi dizkiet.
beñat
Surf, Bodyboard eta Paddle Surf irakaslea
Surflari familia batean hazi naiz eta txikitatik ibili gara hondartzaz hondartza surf egiteko olatu onenaren bila, edo surf edo bodyboardeko txapelketetan parte hartzen. Eskubaloian jokatzea edo mendian korrika egitea ere gustuko ditut. Kirolak deskonektatzen laguntzen dit baina, batik bat, itsasoak. Orain, irakasle gisa, nire ikasleek uretan nagoenean sentitzen dudan gauza bera senti dezaten nahi dut, eta flyschak inguratutako ingurune paregabe honetan olatu bat surfeatzearen esperientzia bizitzea. Surf, bodyboard eta paddle surf irakasle gisa hiru urte daramatzat lanean, eta, egia esan, asko gustatzen zait egiten dudana. Kirol hauetakoren bat probatzera animatu nahi zaitut, ziur bainago niri bezainbeste gustatuko zaizula!
ANA
Surf Camp-eko begiralea
Txikitatik izan dut Flysch-az, Zumaiaz eta gure inguruneaz gozatzeko aukera. Diseinu Industrialeko eta Produktuaren Garapeneko Ingeniaritza ikaslea naiz, eta ezagutza horiek Surfing Zumaiako haurrekin partekatzea dut gustuko. Betidanik izan dut surfean aritzeko eta nire familiarekin arrantzan egiteko zortea. Horregatik, egunerokotasunean hainbeste behar dudan itsasoarekiko konexio hori surf eskolara etortzen diren haurrekin partekatu nahi dut. Hainbeste betetzen nauen proiektu honetan jarraitzeaz gain, nire onena eman diot Surfing Zumaia eskolari.
mirari
Surf Camp-eko begiralea
Kirolarekin eta naturarekin izan dudan esperientzia funtsezkoa izan da nire prestakuntzari dagokionez. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua naiz, eta Haur Hezkuntzako gradua ere badut. Bestalde, aisialdiko begiralea naiz, eta horretan aritzen naiz Aste Santuko edota udako Surf Camp-ean. Nire helburua urte hauetan guztietan ikasitakoa eta lortutako ezagutza txikienei, eta ez hain txikiei, transmititzea da, aisialdian kirola eginez eta une ahaztezinak pasatzen ditugun bitartean. Zumaiako ingurua maite dut, eta gehien gustatzen zaidan gauzetako bat paddle surfa egitea da. Surf eskolara gerturatuz gero, hemengo txoko berezienak erakutsiko dizkizut paddle surf egiten dugun bitartean, eta seguru zuri ere gustatuko zaizkizula.
emma
Surf Camp-eko begiralea
Txikitatik naturak garrantzia handia duen ingurune eta familia batean hazteko zortea izan dut. Naturaz inguratutako txoko ezberdinetan gozatzen ikasi dut, itsasoan edo gure inguruko mendietan adibidez. Pertsona aktiboa eta espontaneoa naiz eta oso gustuko ditut haurrak. Horregatik, Lehen Hezkuntzako irakasle izateko ikasketak egiten ari naiz. Nire lanaren bidez, haurrei balioak eta printzipioak transmititzea dut helburu, ondo pasatzen dugun bitartean. Aipatu moduan, Zumaia inguratzen duten txokoak bereziak dira niretzat, eta gure eskolako txikiekin txoko horietaz eta kirolaz gozatzea dut asmo nagusia.
ZER EGIN ZUMAIAN,
GURE GOMENDIOAK
Zumaian zer egin edo zer ikusi jakin nahi? Esperientzia ezberdinak gomendatzen dizkiguzu, guk Zumaiaz gozatzen dugun bezala zuk ere goza dezazun.
SURF IKASTAROA
Gurekin surfean ikastea zuretzat berezia izatea nahi dugu. Horretarako, goiza Itzurun hondartzan Flysch-az inguraturik eta surf egiten ikasiz hastea gomendatzen dizugu. Plan ezin hobea da egunari hasiera emateko familian edo lagun artean. Animatzen zara?
FLYSCH IBILBIDEA PADDLE SURF EGINEZ
Zumaia eta Deba artean hain ezaguna den Flysch-aren ibilbidea aurki dezakegu. Gurekin ibilbide hau modu desberdin eta berezi batean egiteko aukera izango duzu Paddle Surf eginez. Gainera, Itzurun hondartzako kobazuloak bisitatuko ditugu. Ez galdu aukera!
ZER IKUSI ZUMAIAN?
Euskal kostaldeko herri politenetako bat da Zumaia. Herrian hain famatua den Flysch-ak erakargarritasun nagusia izan arren, leku berezi gehiago daude ziur guri bezainbeste gustatuko zaizkizunak. Egin klik eta ikusi Zumaian bisitatu beharreko txokoak!
NON JAN ZUMAIAN
Gastronomia da Euskal Herriko berezitasunetako bat, eta Zumaian ere euskal gastronomiaz gozatzeko aukera ezin hobea duzue. Zuentzat zerrenda bat sortu dugu, lagunekin edo familiarekin partekatzeko errazioetatik hasi eta haragi eta arrain onenez gozatzeko aukerekin.
NON DASTATU ZUMAIAKO PINTXORIK ONENAK
Pintxoak gure gastronomiaren zati oso garrantzitsuak dira, eta guri izugarri gustatzen zaizkigu! Gure pintxorik gogokoena zein den jakitea nahi? Ezagutu ezazu Zumaiko espezialitate gastronomikoetako bat, olagarroa hamaika modutara! Olagarrozko kroketetatik olagarro sopara.
NON EGIN LO ZUMAIAN
Imajinatu: Itzurungo hondartzan egunsentia ikusi eta eguneko lehen orduan surf egin. Ez du preziorik, ezta? Zumaian zauden bitartean, zure egonaldia perfektua izatea nahi dugu eta, horretarako, non esnatu nahi duzun aukeratu ahal izateko honako zerrenda hau sortu dugu.