+34 606 574 382 surfingzumaia@gmail.com

PADDLE SURF IBILBIDEAK

Zumaia itsasotik ezagutuz

Surfing Zumaiak Stand Up Paddle Surf egiteko aukera eskaintzen dizu eta modu horretan Zumaiako hainbat txoko ezberdin ezagutzeko aukera. Stand-up paddle surf-a pertsona eta adin guztietara egokitzen den kirola da, familian egiteko ekintza dibertigarria – 6 urtetik gorako umeak – baita lagun artean ere. 

Itsasoaren egoera, mareak eta ikasle kopurua kontuan izanik, Surfing Zumaiak hiru ibilbide ezberdin proposatzen dizkizu kirol hau eginez eta euskal kostaldeko leku harrigarriak ezagutzeko. Hona hemen gomendatutako leku batzuk: Itzurungo hondartza, Santixoko hondartza, Flysch ospetsua edota urola ibaian zeharkatzea stand-up paddle surfean.

Zumaia-Bedua

Ibilbide hau Zumaiako erdigunean hasten da. Paddle surf eginez gozatuko duzu Bedua inguruko uharteak eta meandroak paddle surf taularen gainean ikusiz.

Ibilbidea oso polita eta familia zein lagunekin egiteko oso apropias. Kirola egin bitartean bertako paisana, ekosistema, fauna eta flora miresteko aukera paregabea izango duzu. 

Flysch-aren Ibilbidea

Itzurundik Algorrirako ibilbidea ezagunena da Zumaiako bisitarien artean. Ibilbide horretan, Flysch ospetsua ikusi eta miresteko aukera izango duzu, eta gure eskolan ibilbide hau paddle surf taula gainean egiteko aukera eskaintzen dizugu. 

Ibilbide hori Itzurun hondartzan hasten da, eta hondartzatik abiatuta bertako koba eta itsas labarretara hurbilduko gara. Koba eta itsaslabarrak ikusi hondoren, Algorriko hondartza magikoruntz joango gara paddle surf eginez.

Santixoko hondartza

Itzurun Zumaiako hondartzarik lasaiena da. Itsasargiaren dikeak babesten du hondartza hau, eta nekez izaten du olaturik. Horregatik, hondartza ezin hobea da egun polit bat pasatzeko familian stand up paddle surf eginez.

 

 

TARIFAK

Stand-Up Paddle Surf Ibilbideak

90 minutu/egunean

 

4-6 pertsona

25 € / pertsonako 

3 pertsona

30 € / pertsonako 

2 pertsona

35 € / pertsonako 

Pertsona 1

45 € / pertsonako 

ABISU LEGALA

LEKUKO MAPA

Call Now Button