+34 606 574 382 surfingzumaia@gmail.com

EZAGUTU GURE ESKOLA

Begira zer eskain diezazukeen gure eskolak.

Surfing Zumaia surf eskolak instalazio paregabeak eskaintzen ditu, surfaren munduan murgiltzeko beharrezko material guztiarekin, eta surfean zein surfa erakusten urteak daramatzaten irakasleekin. Guztira, 166 metro karratuko eskola da, hiru aldagelekin (neskena, mutilena eta ezinduentzat egokitutakoa) eta ariketa ezberdinak egin ahal izateko gimnasio batekin.

Ikasleek 20 metro karratuko espazioa dute aldagela bakoitzean lasai eta eroso aldatu ahal izateko, eta aldagela bakoitzak dutxak, armairu pertsonalak eta komunak ditu.

Horrez gain, eskolak harrera txoko goxo bat ere eskaintzen du, ikasleek surfeko bideoez gozatzeko, edo euren surfeko bideoak ikusteko eta akatsak zuzentzeko, telebista eta guzti. Gimnasioaren aldean, berriz, ikasleek era ezberdinetako ariketak egiteko nahikoa leku dute, surfean egin ezin daitekeen egunetan lehorreko entrenamenduak egin ahal izateko.

ABISU LEGALA

LEKUKO MAPA

Call Now Button